Futbol taldeko arduradunek ohartarazi dute C.D. Elgoibarrek duen APP aplikaziotik egin behar dela izenematea, derrigor. Informazio gehiago behar izanez gero, 943 741 949 da bulegoko telefono zenbakia, eta cdekirolarloa@gmail.com helbide elektronikoa. Futbol Eskolako entrenamenduak asteazkenetan izaten dira:
- 2010. urtean jaiotako mutilen entrenamenduak 18:15-19:30
- 2011 eta 2012 urteetan jaiotako mutilak 17:00-18:15
- Neskak 18:15-19:30
C.D. Elgoibarko arduradunek azaldu dutenez, ikastetxeetara joan ohi dira Futbol Eskolarako izenemateen berri ematera eta izenemate orriak ere banatzen dizkiete ikasleei, baina ikastetxeakm itxita daudenez, bestelakoa izango da aurtengo inskripzioa.