Urruzunon ezingo dute San Antonio jairik ospatu

Barren.eus 2020ko eka. 9a, 19:05

San Antonio eguna ekainaren 13an izaten da eta auzoko jaiak ospatzen dituzte Urruzuno bailarako auzotarrek. Aurten, baina, bertan behera utzi dituzte ospakizunak.

Elgoibarko Udaletik jakinarazi diete aurten ezingo dituztela auzoko jaiak ospatu, segurtasun neurriak bermatu ezin daitezkeela-eta. Auzoko elkartearen bueltan antolatzen dituzte Urruzunoko festak. Meza eta mokadutxoaren ostean herri kirol saioren bat antolatzeko ohitura dute San Antonio Egunean, eta iluntzean trikiti doinuek girotutako afaria egiten dute. Aurten ezin izango dute halakorik egin.

SARS-CoV-2 (Covid-19) birusak sortutako pandemiaren ondorioz, jai ofizialak; hiri, herri zein auzoetakoak, bertan behera lagatzen ari da herri guztietako Udalak.

2020 06 09 urruzuno elgoibar jaiak trikitixa