Konfinamenduan ikasleek etxean grabatutako bideoak zabaltzen hasi da Mendaroko Ameikutz Musika Eskola

Barren.eus 2020ko eka. 10a, 11:12

 

 

Ludwig van Beethoven musikagile alemaniarraren jaiotzaren 250. urteurrena betetzen den honetan, Beethovenek konposatutako Bederatzigarren sinfoniako Alaitasunaren Oda izan da interpretatu duten lehenengo kantua. Txistu, piano, gitarra eta biolina ikasten ari diren ikasleek parte hartu, ume nahiz helduek, eta nork bere etxetik grabatutako zatiekin osatu dute bideoa. Atzo,'Frantsez euskaldun bat' kantuaren grabazioa eman zuten. Trikiti taldekoek parte hartu dute kantu horretan.Gaur, berriz, perkusio taldeak grabatutako kantu bat zabaldu dute, Jon Gurrutxaga perkusio irakasleak sortutako Erritmo biziz gorputz eta arima  kantua, hain zuzen ere. Bihar, osteguna, gitarra elektrikoko ikasleek grabatutako Blues Rock kantua zabalduko dute, eta barikuan, emango dute azkena. Musika Eskolako txikienek, musika tailerrekoek, parte hartu dute grabazio horretan. Izaro abeslariaren Paris kanta interpretatuko dute. Ameikutz Musika Eskolaren Youtubeko kanalean nahiz musika eskolak Facebooken daukan kontuan ikusi ahal izango dira bihar eta etzi zabaltzekoak dituzten beste bi bideoak.