Hauteskundeetarako mahaikideak aukeratu dituzte

Barren.eus 2020ko ekainaren 15a

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan mahaietan egon beharko duten kideak aukeratzeko zozketa egin dute gaur goizean Elgoibarko udaletxean.

Ordenagailu baten programak aukeratu ditu uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-mahaietan egon beharko duten presidente, bokal, eta horien ordezkoak.

Elgoibarko Udalaren webgunean kontsulta dezakete herritarrek mahaikide izatea tokatu zaien ala ez. Horretarako NAN zenbakia sartu beharko dute honako lotura honetan