Jaurlaritzak atzo onartutako erabakiak amaiera eman dio SARS-CoV-2 koronabirusak sortutako pandemiaren ondorioz izan dugun 100 eguneko ezohiko egoerari. Normaltasun berriko prebentzio, zaintza eta kontrol neurrien berri eman dute agintariek, eta haur parkeak berriro ere zabaltzea izan da erabakietako bat. Azken egunetan gero eta ume gehiago ikus zitezkeen zigilatuta egon diren haur-parkeen inguruan jolasean, gero eta gehiago gerturatzen ari ziren, erleak loreetara hala, baina gaurtik aurrera parkeetan jolas egiteko aukera izango dute. Halere, ez askatasun osoarekin, ume bakoitzak bermatua izan beharko baitu lau metro karratuko gune bat.
Elgoibarren umeen parkeak falta ziren zabaltzeko, ekainaren 12an zabaldu baitzituen Udalak aisialdirako beste espazio publiko guztiak: skate pista, auzoetako frontoiak eta Mintxetako alboko zein Lekuederreko kantxak, besteak beste. Horiek arduraz erabili eta babes eta higiene neurri orokorrak errespetatzea eskatu du Udalak.
∞Lotura duten albisteak: