Neurri asko, ume gutxi haurreskoletan

Barren.eus 2020ko eka. 26a, 12:36

Astelehenean ekin zioten jardunari Elgoibarko eta Mendaroko haurreskola publikoek, eta astebete aurretik ireki zituen Elgoibar Ikastolako haurreskolak. Babes neurri “guztiak” hartuta ekin diote lanari, baina ume gutxirekin. Irailerako proba moduan hartu dute gehienek oporren aurreko epealdi hau.

Ez dugu ohiko irudia aurkitu haurreskoletan. Martxan ari dira, baina koronabirusaren eraginez, oso bestelakoa da orain euren jarduna: Hezitzaile eta gurasoak maskara jantzita, umeak oinutsik eta gurasoak, aldiz, oinetakoak babestuta, sarreran tenperatura hartzen diete, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitu behar dituzte, eta erraz garbitzen diren jostailuak bakarrik atera dituzte umeentzat. Neurri asko eta ume gutxi, horixe da une honetan haurreskoletako irudia. Mendaron bost ume itzuli dira haurreskolara, eta Elgoibarko haurreskola publikoan zazpi ume dituzte une honetan. Ikastolan, berriz, hamar umerekin hasi dira. Elgoibar Ikastolak, bestalde, zaintza zerbitzua eskaini du HH2tik HH4ra arteko umeentzat, eta 33 umek eman dute izena. Elgoibarko ikastetxeetan izan gara eta arduradunek eman digute egoeraren berri.

2020 06 25 haurtzaindegak bueltan elgoibar ikastola oihana

2020 06 25 haurtzaindegak bueltan elgoibar maria pilar

2020 06 25 haurtzaindegak bueltan elgoibar ikastola juaristi