Sei saio izango dira guztira, eta asmoa da irailaren 17tik azaroaren 19ra bitartean egitea: Familiaren garapena, Teknologiaren erabilera egokiak, Nerabeen gatazketan bidelagun, Seme-alaben adimen emozionala, Mugak jarri ezinik eta Komunikazio ez bortitza dira ikastaroen izenburuak. Aurrez aurreko saioak izatea aurreikusi dute, baina pandemiaren eboluzioak baldintzatuko du formatua. Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea: https://labur.eus/yqJKO helbidean eman daiteke izena.