Ezustekorik ez da izan eta EAJk batu dituen boto gehien gaur: 351. EHBildu izan da bigarren indarra, 80 boto gutxiagorekin: 271. Joera orokorra errepikatu da Mendaron ere. EAJk behera egin du bototan, 2016ko hauteskundeekin alderatuz gero (-22), eta Bilduk, gora (+3).
Parte-hartzea %55, 03koa izan da, 2016ko hauteskundeetan baino apalagoa. Hirugarren koalizio bozkatuena Elkarrekin-Podemosek eta Ezker Anitzak osatutakoa izan da, 55 botorekin eta laugarrena, PSE-EE, boto bat gutxiagorekin.