Bergara "altxorrez betetako" herria da. Historia "oso aberatsa" dauka eta, gainera, historia hori arnastu, ezagutu eta ulertu daiteke bere kaleetan barrena paseatuz gero: jauregi eta lorategi ederrez beteta dago. Alde zaharreko edozein kaletan galdu eta aurkikuntza ederrak egiteko aukera dago.
![]() |
![]() |
Historian atzera eginda Ilustrazio garaian nabarmen garrantzitsua izan zen udalerria eta zutik dirau oraindik Errege Seminarioak. Gainera, bertan Elhuyar anaiek Wolframa isolatu zuten; horregatik dago izendatuta Europako Historic Site. Horren guztiaren berri ematen du Errekalde Jauregian kokatuta dagoen Laboratorium Museoak, bertako zein nazioarteko zientzialariak eta zientzia-zaleak txunditu dituenak. Baina hori baino askoz gehiago da Bergara eta Laboratorium museoa, publiko guztiari zabalik eta bizi-bizirik dagoen esperientzia.
Hori guztia bere horretan ezagutzeko Udalak eta Laboratorium museoak programa zabala prest dute eta baita mota askotako bisita gidatuak ere. Informazio gehiago: bergaraturismo.eus webgunean.