Mendaroko Otarre Xake Taldeak antolatuta, Aldibereko hogei xake partida jokatuko dituzte Mendaroko Herriko plazan, datorren uztailaren 17an, barikuan, 18:00etatik 20:30etara. Jabi Muñoz izango da aurkarietako bat hogei partidetan. Mendaroko xake taldeak iaz ere antolatu zuen era honetako saio bat. Judith Goenaga xakelari azkoitiarrak 17-3 irabazi zuen xakelari mendaroarren aurkako partida.
Zapaturako, uztailaren 18rako, berriz, xake azkarreko txapelketa antolatu dute, 11:00etatik 13:30etara. Partida bakoitzak 5 minutu eta hiru segundoko iraupena izango du.
Bi xake saio hauetan izena emateko 653 715 375 zenbakira whatsapp bat bidali edo xakemendaro@gmail.com helbidera idatzi behar da. Mendaroko Udalak laguntzen ditu bi txapelketak eta baita Uztargi terrazak ere.
![]() |
![]() |