Finalaurrekoetara iritsi dira Mendaroko padel txapelketan

Barren.eus 2020ko uzt. 14a, 07:29

Ekainaren 22an hasi zuten Mendaron padel txapelketa, eta uztailaren 25ean, Santio Egunez, jokatuko dituzte bi finalak: final handia eta kontsolazio faseko finala.

Falta diren lau partidak hilaren 18an, 20an eta 23an jokatuko dituzte, aste honetan sarea jartzen ari direlako padeleko kantxan. Hamasei bikotek eman zuten izena txapelketarako.

Bi talde bereiztu dituzte antolatzaileek: elitekoa eta kontsolaziokoa, eta haren arabera eman dute finalerdien berri ere. Elitekoan Gurrutxaga eta Quintas bikote eibartarra eta Txiki eta Vini bikotea (Mutrikuarra da bata, eta ondarrutarra bestea) lehiatuko dira finalerdietako batean, eta bestean, bi bikote eibartar jardungo dira aurrez aurre: Sagarna eta Jorgek osatutakoa eta Egaña eta Santiagok osatutakoa. Kontsolazioko koadroan, beste bi finalerdi izango dira, eta lehiatuko diren partaide guztiak herrikoak izango dira (Argazkikoak dira. Argazkian, Unai Mendikute falta da). Lehenengo finalerdian Iñigo Zubiaurre Beitxik eta Joseba Mantecak osatutako bikotea eta Luken Agirregabiriak eta Asier Olabek osatutakoa lehiatuko dira, eta bigarrenean, Unai Mendikutek eta Ander Aberasturik Isaak Mancebo eta Axular Agirregabiria izango dituzte aurrez aurre. Finalak uztailaren 25ean jokatuko dira, Mendaron, 10:00etatik 13:00ak bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dute errifak ere atera dituztela, eta finalen egunean egingo zutela otarraren zozketa. Errifak Aitzbeltz tabernan daude salgai momentuan, baina Lagun Betikoak tabernan jartzeko asmoa ere agertu dute.

2020 07 13 padel mendaro