Final handian, elitekoan, Egaña eta Santiago bikote eibartarrak Gurru eta Quintas herrikideak izan zituzten aurrez aurre, eta Egaña eta Santiago gailendu ziren, 6-2 eta 7-6ko emaitzarekin. Kontsolazioko taldean mendaroarrak lehiatu ziren elkarren kontra: Iñigo Zubiaurre Beitxik eta Joseba Mantecak osatutako bikotea Isaak Mancebo eta Axular Agirregabiriaren kontra, eta lehenengoek irabazi zuten. Lehenengo seta 6-4ko emaitzarekin galdu arren, ondorengo biak irabazi egin zituzten, 6-4koarekin. Bukaeran errifaren zozketa ere egin zuten antolatzaileek eta jakinarazi dute 2.698 zenbakia izan dela saritua.