Masters CaixaBank pilota jaialdietan Elgoibarren jokatuko duten pilotariak ezagutzera eman dituzte

Barren.eus 2020ko uztailaren 30a

Masters CaixaBank pilota profesionaleko bi jaialdi antolatu ditu Elgoibarko Udalak, abuztuaren 23rako eta 24rako, eta parte hartuko duten bikoteen berri eman dute.

Partidak Ikastolako frontoian jokatuko dira, 17:00etan hasiko da abuztuaren 23ko jaialdia (ETBk zuzeneran emango du) eta 18:00etan abuztuaren 24koa.

Sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izango da Kaia tabernan, eta egunean bertan frontoian. Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da, 5 euro merkeago iazko prezioarekin alderatuz. Edukierari dagokionez, Covid-19 dela eta, mugatua izangoa da, %60koa zehazki. Taberna zerbitzurik ere ez da izango, ez 23an, ez 24an. Hona partidak:

Abuztuaren 23an: 17:00etan

  • JAKA - ALBISU VS ALTUNA III - IMAZ


Abuztuaren 24an: 18:00etan

  • EZKURDIA - ARANGUREN VS ELEZKANO II - ARETXABALETA