Hainbat egunez jarraian positiborik detektatu gabe egon ostean, atzo eta gaur positiboak atzeman dituzte Mendaron: lau izan ziren eguaztenean eta beste bi kasu gehiago hauteman zituzten atzo, eguena. Elgoibarren hiru COVID19 kasu atzeman dituzte azken orduetan.
Atzo, 9.841 PCR proba egin zituztela jakinarazi sdu Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta, horietatik, 705 positiboak izan ziren (atzo baino 100 gehiago): 357 Bizkaian, 217 Gipuzkoan, 122 Araban, eta 9 beste lurralde batean erroldatutakoen artean. Egin diren proben %7,24 izan dira positiboak. Nafarroan 158 izan dira kasuak, atzo baino 47 gehiago. Asteon kasuak baretzen ari zirela zirudien arren, gora egin dute azken orduetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 48 pertsona ZIUn daude. Oro har, Hego Euskal Herriko ospitaleetan 393 gaixo daude.
∞Lotura duten albisteak: