Osakidetak ez du koronabirusaren herriz herriko daturik argitaratzen asteburuetan; astelehenetan ematen du horien berri. Debabarrena eskualdean 28 positibo berri atzeman dituzte azken hiru egunetan, horietatik lau Mendaron eta hiru Elgoibarren. Hona asteburuko eskualdeko datuak, herriz herri:
- Eibar 8
- Deba 5
- Ermua 5
- Mendaro 4
- Elgoibar 3
- Mutriku 1
- Soraluze 1
- Mallabia 1
• Hego Euskal Herriko datuak
Hego Euskal Herrian 621 kasu positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan: 35 Araban, 299 Bizkaian, 162 en Gipuzkoan eta 17 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan. Nafarroan 108 kasu atzeman zituzten.
Azken orduetan, 41 pertsona erietxeratu dituzte, bezperan baino bat gutxiago. Denera, koronabirusa duten 390 pertsona daude erietxean Hegoaldean. Erietxean dauden gaixo horietako 57 daude ZIU unitateetan.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarren hiru kasu berri eta Mendaron bi azken orduetan (2020-09-04)
- Lau koronabirus kasu atzeman dituzte azken orduetan Mendaron eta bat Elgoibarren (2020-09-03)
- Abuztuan 94 positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta bost Mendaron (2020-09-01)
- Beste lau kasu postibo atzeman dituzte Elgoibarren (2020-07-29)