Bost positibo baieztatu dira Elgoibarren joan den asteburuan

Barren.eus 2020ko ira. 14a, 18:00

Barikutik domekara 52 koronabirus kasu berri baieztatu dituzte Debabarrena eskualdean eginiko PCR probetan, horietako bost Elgoibarren.

 Hiru egunez jarraian kasu berririk atzeman gabe egon ostean, positibo berriak atzeman dituzte Elgoibarren asteburuan: bat barikuan eginiko PCR probetan eta bina zapatuan eta domekan.
Debabarrenan gorakada nabarmena izan da azken egunotan, Eibarren eta Deban bereziki. Barikutik domekara bitartean egindako PCRetan 52 koronabirus kasu berri baieztatu dituzte gure eskualdean: 20 Eibarren; 16 Deban; 8 Ermuan; 5 Elgoibarren; 2 Mutrikun eta bakarra Soraluzen.


 • Hego Euskal Herriko datuak
Asteburuan 2.345 kasu berri atzeman dituzte Hego Euskal Herrian. Barikuan egindako PCR probek 977 kasu berri hauteman zituzten Hego Euskal Herrian: 308 Nafarroan, 355 Bizkaian, 184 Gipuzkoan, 120 Araban eta 10 beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean. Zapatukoek berriz, 795: 281 Nafarroan, 257 Bizkaian, 161 Gipuzkoan, 82 Araban eta 13 beste lurralde batzuetan erroldatutakoen artean. Domekan egindako probetan, Nafarroan 283 hauteman zituzten, 134 Bizkaian, 117 Gipuzkoan, 31 Araban eta 8 bestelako lurraldeetan.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 119 lagun ospitaleratu dituzte asteburuan, eta COVIDa duten 63 pertsona daude ZIUn, Euskal Autonomia Erkidegoan. Bestetik, aipatzekoa da hiru egunetan oinarrizko birsorkuntza datuak ez duela 1a gainditu.

∞Lotura duten albisteak: