Bihar, Zinemaldiaren 68. Edizioari Donostian filmaturiko Woody Allen-en “Rifkin’s Festival” pelikulak emango dio hasiera. Elgoibarren, aldiz, iaz zinemaldian “Zuzendari berriak” sailean lehiaturiko “La Camarista” filmak emango dio hasiera. Gaur eta bihar izango da ikusgai 21:30etan Herriko Antzokian Mexikok Oscar sarietara izendatutako filma.
• Sinopsia
Eve, gela-zerbitzari gazteak, Mexiko Hiriko luxu handiko hotel batean lan egiten du. Bertan, dirudunek hartzen dute ostatu, eta hain dira aberatsak, Evek atzean uzten dituzten ondasunei buruzko fantasia intimoen bidez soilik irudika dezakeela haien bizitza. Txanda luze eta nekezak tarteko, Evek ezin du bere haurra zaindu; aldiz, hoteleko ostatu-hartzaileei euren seme-alabekin lagundu behar die. Dena dela, ziur da bere egoerak hobera egingo duela mailaz igo eta exekutiboen suiteetan lan egitera bidaltzen badute, eta horregatik onartzen ditu lan-ordu nekagarriak. Helburu hori lortu nahian, hoteleko helduentzako hezkuntza-programan izena emango du.
• “La Camarista”ren ibilbidea: laburmetraiatik luzemetraiara
Toronto, Londres eta Donostiako zinemaldietatik pasa ondoren, arrakasta lortu eta ohiko zinemetara iristea lortu zuen filma izan da Lila Avilés-en lehen luzemetraia. Film honen jatorria film laburrago batean zegoen, lehenengo laburmetraia egin zuen Lila Avilés zuzendariak eta ondoren arrakastatsua izan den luzemetraia etorri zen.
• Lila Avilés zuzendaria
Antzerkiko aktore gisa lan egin ondoren, Lila Avilés zuzendaritzan sartu zen “Gardenia Club”, “Microdermoabrasión”, “Antígona” eta “La camarista” film laburrekin, besteak beste. “La camarista” Mexikok Oscar sarietarako izendatu zuen eta Goya sarietarako Pelikula Ibero-amerikar onenaren saria irabazteko lehian ere izan zen. Azkenean, Ricardo Darín eta haren semea, Chino Darin, protagonistatzat dituen “La Odisea de los Giles” luzemetraiak eskuratu zuen sari hori. Iaz, Donostiako zinemaldian ikusteko aukera izan genuen beste filmetako bat izan zen.
Azken urteetan hoteletan lan egiten duten langileen egoera zaila ez zaigu arrotza egiten, emakumeak gehienak, eta film hau egoera hori agerian uzteko
Filmari buruzko informazioa: https://www.sansebastianfestival.com
Filmaren trailer-a: