Ikastaroak herrian bertan eskainiko dira taldea sortzeko gutxieneko pertsona kopurura ailegatuz gero: koronabirusa dela eta bost pertsonakoa izango da talde bakoitzeko gutxieneko pertsona kopurua. Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza dago, eta izena ematen dutenen artean, ordutegiak eta mailak kontuan izanik, taldeak sortzeko aukera aztertuko da.
Matrikulazio epea zabalik dago irailak 25 arte.
Informazio gehiagorako jarri harremanetan Udalarekin: bertara hurbildu, idatzi kultura@mendaro.eus helbidera edo deitu 685 720 010 telefono zenbakira.
∞Lotura duten albisteak:
- Mendaron ez da euskara ikasteko talderik osatu (2019-10-07)
- Euskara ikasteko aukera ugari Elgoibarren eta Mendaron (2019-09-10)