TAO zerbitzua urriaren 1ean jarriko da berriro martxan

Jon Amutxastegi 2020ko ira. 21a, 11:14

Ekainetik etenda egon ostean, urriaren 1ean martxan jarriko da berriro TAO zerbitzua Elgoibarren.

Ohiko arau eta funtzionamenduarekin jarriko dute martxan TAO (Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenantza) zerbitzua: Astelehenetik zapatura 9:00etatik 13:00etara funtzionatuko du, eta astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara.

Gidariek ordu eta erdi izango dute ibilgailua inolako kosturik gabe aparkatzeko. Guass eta Sigmako aparkalekuetan baimendutako gehieneko denbora lau ordukoa izango da. Kasu guztietan, beharrezkoa izango da parkimetroa erabiltzea tiketa jartzeko.

∞Lotura duten albisteak: