Bost koronabirus kasu berri atzeman dituzte Elgoibarren

Barren.eus 2020ko ira. 24a, 12:22

Osasun Sailak beste bost kasu zenbatu ditu Elgoibarren, atzo eginiko PCR probetan.

Osakidetzak beste bost kasu positibo hauteman ditu Elgoibarren. Eskualdean 13 kasu atzeman zituzten atzo, hilak 23, aurreko egunean baino hiru gehiago.

Debabarrenako datuak, herriz herri (irailak 23)

  • Eibar 7
  • Elgoibar 5
  • Mallabia 1

 • 878 kasu Hego Euskal Herrian
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 10.825 PCR proba egin zituen Osasun Sailak, irailaren 23an, eta guztira 518 kasu positibo zenbatu zituen, hau da, proba egindakoen %4,78ak eman zuen positibo. Lurraldeen arabera, beste egun batez, Bizkaian detekatu ditu Osakidetzak kasu gehien: 229 guztira. Gipuzkoan, berriz, 182 hauteman ditu eta 79 Araban. Hiru lurraldeetatik kanpo bizi diren 28 lagunek ere eman dute positibo.

Ospitaleen egoerari buruzko txostena ere kaleratu du Osasun Sailak, eta egun 278 pertsona daude ospitaleratuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetan. Atzo, eguaztena, beste 43 pertsona ospitaleratu zituzten. Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU), berriz, 52 lagun daude, Osakidetzaren arabera "COVID-19ari lotuta". Oinarrizko birsorkuntza tasa edo R0 tasa 0,96an kokatu da gaur.

Nafarroan, azkenik, 3.476 PCR proba egin zituzten atzo, eta positibo emandakoak 360 izan ziren, hau da, %10,3. Nafarroan, orain arte egun bakar batean egindako PCR proba gehien egin zituzten atzo Nafarroako Gobernuaren arabera.

∞Lotura duten albisteak: