Urriaren 12an, datorren astelehenean, jokatu behar zuten Julian San Juanen Oroimenezko San Pedroko igoeraren 29. edizioa, baina igoera bertan behera laga dutela jakinarazi zuten atzo antolatzaileek. "COVID-19ak eragindako osasun egoera dela, eta lasterketara gerturatu behar ziren pertsona guztien segurtasuna bermatu ezina 2020ko proba bertan behera uztea erabaki dugu", adierazi zuten txirrindulari eskolako arduradunek. Hori bai, 2021ean lasterketa berriro antolatzeko asmoa dutela gaineratu dute, "babesle eta bolondres" guztien laguntzarekin.
•Azken urteetako irabazleak:
- 2019 Jon Astigarraga
- 2018 Iker Eskibel eta Amaia Urkidi
- 2017 Iker Eskibel
- 2016 Iker Eskibel eta Maite Maiora
- 2015 Ramon Garcia
- 2014 Josu Uriarte
- 2013 Jorge Gonzalez
- 2012 Mikel Hernandez eta Ainhoa Lendinez
- 2011 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2010 Iñigo Lazkano eta Ainhoa Lendinez
- 2009 Josu Uriarte
- 2008 Josu Uriarte eta Ainhoa Lendinez
- 2007 Vicente Gonzalez
- 2006 Jorge Gonzalez
- 2005 Iñigo Lariz eta Ane Mendia
- 2004 Ramon Garcia eta Gotzone Aierdi
- 2003 Iñigo Lariz
- 2002 Iñigo Lariz
- 2001 Iñigo Lariz
- 2000 Iñigo Lariz
- 1999 Jose Mari Fernandez eta Ismene Fulgencio
- 1998 Ramon Garcia
- 1996 Jose Mari Fernandez
- 1995 Aitor Etxaniz eta Inma Ruiz