Aita Agirre kulturguneko areto nagusian egingo dute diagnosiaren aurkezpena, gaur, hilak 7, 18:30ean. Aforoa mugatua izango dela-eta, aurrez izena eman behar dute diagnosian jasotako ondorioak ezagutu nahi dituztenek, honako helbidean: labur.eus/ElgoibarkoEmakumeenEtxea
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko gauza asko antolatzen zirela ikusita, herrian erreferentziazko gune bat behar zela pentsatu zuten Elgoibarko Udaleko arduradunek, emakumeen kezkei, nahiei eta erronkei bidea emateko gune bat, Maialen Gurrutxaga zinegotziaren berbetan. "Uste dugu gaur leku ezberdinetan egiten diren ekintzak zentralizatzeak herriko elkarte eta eragile ezberdinen arteko harremanak indartzeko balioko duela. San Frantzisko kaleko 21. zenbakian zabalduko dugu lokala, lehen liburutegia zegoen lekuan, baina espazio haren erdia hartuko du", azaldu zuen Gurrutxagak BARRENi emandako elkarrizketan.
∞Lotura duten albisteak: