Iaz kalean egin zuten erakustaldia, baina aurten, koronabirusaren eraginez, Makina Erremintaren Museoan bertan egingo dute ekitaldia, 11:30etik 13:00etara. Doan izango da, eta gehienez, 9 pertsonako taldeak osatuko dituzte. Arduradunek eskatu dute aldez aurretik izena emateko: museoa@museoa.eusemailean edo eta 943 748 456 telefono zenbakian.
Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sustatzen duen Ondarearen Europako Jardunaldien bosgarren edizioan ehun bat jarduera eta 150 ekitaldi izango dira Gipuzkoan zehar, 70 erakundek antolatuta. Programa irailean hasi zen eta azaroan amaituko da.