Pilar Palomerok (Zaragoza, Espainia. 1980) zuzendu eta idatzitako fikziozko estreinako luzemetraia da 'Las Niñas'. Berlingo Zinema-jaialdiaren Generation Kplus sailean aurkeztu zuten eta Film Onenaren Urrezko Biznaga eskuratu zuen Málagako Zinema-jaialdian.
Andrea Fandos (Celia), Zoe Arnao (Brisa) eta Julia Sierra (Cristina) gazteak dira 1992 urtean girotuta dagoen filma honetako protagonnistak. Celia 11 urteko neskatoa Zaragozako moja-eskola batean ikasten ari da eta amarekin bizi da. Brisa ikaskide berria da, Bartzelonatik etorria, eta bizitzako etapa berri baterantz bultzatuko du: nerabezarorantz. Bidaia horretan, 1992ko Expoaren eta Joko Olinpikoen Espainian, Celiak bizitza egia eta gezurrez osatuta dagoela jakingo du. Filma honi buruzko kritika www.zinea.eus webgunean.
Herriko Antzokian emango duten emanaldia 21:30ean hasiko da, gaur, urriak 15.