'Liburutegiko sekretuak' haurrentzako ipuin-kontaketa saioa antolatu dute Mendaron, eguenerako

Barren.eus 2020ko urr. 19a, 11:04

Liburutegiko sekretuak saioa emango du Ane Gebara ipuin kontalariak. Udaletxeko pleno aretoan izango da saioa, 18:30ean hasita, baina COVID-19aren pandemia dela-eta, gehienez 55 pertsona sartu ahal izango dira aretoan. Horregatik komeni da lehenbailehen hartzea sarreak, liburutegian. Ipuina entzutera doazenenek maskara jantzi beharko dute eta eskuak garbitu aretora sartu aurretik.