4 eta 8 urte bitarteko umeentzako saioa izan zen, eta COVID-19aren eraginez neurri bereziak hartu behar izan zituzten aretora bildutakoek. Batetik, gehienez 55 lagunentzako lekua izango zela zehaztu zuen Udalak. Bestetik, sarrerak eskuak garbituarazi zizkieten guztiei eta aulki banatan eseriarazi zituzten gero, maskarak jantzita, 6 urtez gorakoak. Baina hori ez zen traba izan umeek ipuinez eta irudimenaz gozatzeko.