Jaime Arrese omendu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, hil zutela 40 urte bete diren egunean

Barren.eus 2020ko urr. 23a, 14:55

Batzarkide eta Elgoibarko alkate izandako Jaime Arrese Arizmendiarrietari omenaldia egin diote Gipuzkioako Batzar Nagusietan gaur, hil zutela 40 urte bete diren egunean.

 Elkartze isila eta lore eskaintza egin dituzte Batzar Nagusietan. Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako lehendakaria buru zela, Mahaiko kideek eta EAJ, EH Bildu, PSE-PSOE, Ahal Dugu eta PPko batzarkide-taldeetako ordezkariek hartu dute parte ekitaldian. Horiez gainera, Markel Olano diputatu nagusia, Foru Gobernuko Rafaela Romero eta Jose Ignacio Asensio diputatuak, eta Jon Gambra Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoko foru zuzendariak ere izan dira ekitaldian. Era berean, Batzar Nagusietan izan dira Jose Antonio Rodriguez Ranz Giza Eskubideen eta Memoria sailburuordea, Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendaria, Enrique Ullibarriarana Biktimenganako arretaren arduraduna eta Elgoibarko Udalaren izenean Andrea Arriola zinegotzia.
Komando Autonomo Antikapitalistek hil zuten Arrese 1980 urtean, Elgoibarren. Egun berean hiru pertsona hil zituzten hiru atentatutan: Elgoibarren Donostian eta Zornotzan.