Mendizaletasun etilikoa (Mendiko Errezetak)

Barren.eus 2020ko urr. 26a, 16:59

-Zortzigarren marianitoa hartu det. Se nos esta yendo de las manos.
-Nik enegarrenez ikusi ditut Russel-Margalidako argazkiak.
-Mendizaletasun etilikoa.

 

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez vallibierna

                              Vallibierna

Kaixo, mendizaleok! Zer moduz hasi dezue bigarren alarma egoera? Guk Euskal Herriko mendietan ase ditugu Pirinioetarako geneuzkan asmoak. Tres bien! Birusaren bigarren olatuan surfeatzea, ez daukagu besterik.

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez txindoki                                   Txindoki2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez alluitz anboto                                  Alluitz-Anboto ertza

Larunbatean Alluitz-Anbotoko ertza egin genuen lagun batek eta biok. Sei bat aldiz osatua det, eta joaten naizen bakoitzean are ederragoa iruditzen zait. Atzo, berriz, ekaitzak hartua zuenez Aizkorri, Txindokira joan ginen. Euskal Matterhorn!

Menditik bueltan, sagar tarta prestatu genuen arratsalde euritsua alaitzeko. Espectaculo hau ere! Adi errezetari, askok eskau diguzue eta.

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez tartaOsagarriak:
? Bi errezil sagar handi (ez badira oso handiak 3)
? 70 gramo arroz hirin
? Oliba olioa
? 100 ml arroz-esne
? Canela hautsa
? Bi arrautza
? Agave ziropa
? Bikarbonato pixka bat (edo labean egosteko hautsak)

Ontzi sakon batean nahasi bi arrautzak gatz pixka batekin eta ziroparekin. Gehitu olioa eta esnea, eta nahasi. Ondoren, gehitu hirina pixkanaka, orea osatu arte. Zuritu sagarrak eta moztu fin-fin. Bitartean jarri berotzen labea, 200 graduan. Gehitu sagarra prestatu dugun orera eta laberako ontzi batean jaurti. Gainetik edozer bota dakioke, guk canella hautsa bota diogu baina anakardo eta datil marmeladarekin probatuko dugu hurrengoan. Labea bero dagoenean, egosi 40 bat minutuz.

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez sagarrak 2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez tarta janda

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez mussales2020 10 18                                    Musales (Tena bailara)

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez begira

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez salenques                                 Salenques-Tempestades (Aneto), Russel-Margalidatik

 Udazken eta negurako mendiko ametsak zerrendatzen hasiak ginen, baina, ez dakigu datozen asteburuetan Pirinioetara joateko aukerarik izango dugun. Nolanahi ere, Euskal Herrian mendi zoragarriak dauzkagu, grina asetzeko. Bide arruntez harago, ertz eta bide ezkutuak deskubritzen saiatuko gara gu. Madril, Valentzia edo Galiza balitz bezala, Nafarroara ezin joateak, horrek sutzen gaitu gehien.

Que vida aquella, de dulce patxaran y rancheras, en la bella y diversa navarra.

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez koadernoa

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez lib aristacrestas

2020 10 22 mendizaletasun etilikoa ainhoalendinez aterpetxean                                                                     Refugio Cap de Llauset