Elgoibarren, orain arte, 558 lagunek eman dute izena Euskaraldian

Barren.eus 2020ko urr. 30a, 09:32

Euskaraldiari ekiteko hilabete eskas falta denean, Elgoibarren, orain arte, 558 lagunek eman dute izena. Horietatik 412k Ahobizi rola aukeratu dute (euskaraz egingo diete euskaraz ulertzen duten guztiei). Belarrriprest rola aukeratu dutenak, berriz, 146 izango dira (hauek haiei euskaraz egiteko eskatuko dute). 

Generoari dagokionez, 379 emakumezkoak dira, 177 gizonezkoak, eta, azkenik, bi ez-binarioak.

Azkenik, adinari erreparatzen badiogu, 16-30 urte artekoak 111 dira izena eman dutenak. 30-50 urte artekoak 273, eta 174, 50 urtetik gorakoak.

Esan bezala, 20 egun falta dira Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioari hasiera emateko (azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da), Elgoibarko Euskaraldia Taldeak azken txanpa hau aprobetxatu nahi du 16 urte izan eta euskara ulertzen duten elgoibartar guztiak Euskaraldia ariketan izena ematera.

Izena emateko hiru aukera daude:

  1. euskaraldia.eus web orrian sartuta
  2. elgoibar@euskaraldia.eus e-postara idatzita
  3. 943 741 626 telefono zenbakira deituta.