Odol ateratzea egingo dute barikuan Jubilatuen Biltokian

Barren.eus 2020ko azaroaren 5a

Elgoibarko Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi du bariku honetan, azaroaren 6an, odol ateratzea egingo dutela, eta hitzordua hartzera animatu dituzte herritarrak.

Jubilatuen Biltokian egingo dute odol ateratzea, azaroaren 6an, 16:30etik 20:10era bitartean.

Beharrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea, 623 328 408 telefono zenbakira deituta. Hitzordua WhatsApp bidez ere eskatu ahal izango da.

∞ Lotura duten albisteak: