Aita Agirre Kulturgunean jaso beharko dira Euskaraldiko txapak azaroaren 9tik 19ra bitartean

Barren.eus 2020ko aza. 5a, 22:10

Elgoibarko Euskaraldia lantaldeak azaroaren 9tik 19ra bitartean banatuko ditu Euskaraldiko txapak Aita Agirre kulturgunean. Euskaraldiko musukoak eta banderatxoak erosteko aukera ere izango dute ariketan izena eman dutenek.

 Goizez, Elgoibarko Izarraren bulegoan jaso beharko dira txapak (9:00-14:00), eta arratsaldez, mahai bat jarriko dute beheko solairuan, eraikineko sarreran (18:00-20:00). Nahi dutenek, ordutegi horren barruan Euskaraldian izena emateko aukera ere izango dute. Era berean, Euskaraldiko musukoak eta banderatxoak erosteko aukera ere izango dute ariketan izena eman dutenek, 5 €-ko prezioan.

Aita Agirre kulturgunetik pasatzeko ordutegia honako hau izango da:
• Goizetan: 9:00-14:00 (3. solairuan)
• Arratsaldez: 18:00-20:00 (beheko sarreran)

Informazio gehiago eta zalantzak argitzeko:
elgoibar@euskaraldia.eus
• 943 74 16 26

 2020 11 06 euskaraldia belarriprest musukoa elgoibar

2020 11 06 txapak euskaraldia eskuan barren