Zuberoako ikastolei laguntzeko hango produktuez osatutako saskiak salduko ditu aurten ere Elgoibarko Izarrak

Barren.eus 2020ko azaroaren 6a

Urtero moduan, aurte ere Elgoibarko Izarrak Zuberoako ikastolen aldeko saskiak edo otarreak salduko ditu elgoibartarren artean.

Hiru otarre edo saski egongo dira aukeran:

  1. Ahuzki, 40 €.
  2. Irati, 55 €
  3. Orhi, 70 €.

Zuberoako ikastolei lagundu eta hango produktuekin gozatu nahi dutenek, azaroaren 27a baino lehen idatzi edo deitu behar dute Elgoibarko Izarrara. Ikaskoli-ren webgunetik ere egin daitezke eskariak.

2003an egin zuten estreinakoz Zuberoako ikastolei laguntzeko ekimen hau, hurrengo hiru helburu nagusi hauekin:

  • Ikastolaren finantzazioan laguntzea. Seme-alabek euskaraz ikasteagatik, gurasoek finantzazioaren %30 jartzen dute eta administrazioek, %20. Gainerako %50, hau bezalako gizarte ekimenen bidez eskuratzen dute. Salmenta honekin %5 estaltzea espero dute; beraz, kanpaina hau garrantzitsua da Xiberoko Ikastoleentzat.
  • Euskararen erabilera haunditzea Xiberoan eta bereziki ikastoleetan: pasa den urteko salmentari esker, Xiberoan dituzten bi ikastoletarako baliabideak hobetu dituzte euskararen presentzia areagotzeko.
  • Tokiko ekoizleak eta produktuak ezagutaraztea, Zuberoako etxalde eta enpresetako ekoizpenak dituzten otarreak eskainiz.

2020 11 06 Xiberoko otarrak2020 kartela