Gisele Jackson & The shu shu shu's taldeak zapatu honetan Soraluzen emango duen kontzerturako sarrerek izan dute eskabide handiena, baina, tamalez, zozketa egin aurretik jakinarazi digute antolatzaileek kontzertu horretarako sarrea guztiak agortu zaizkiela. Sentitzen dugu.
Aldiz, Dama Beltzak taldeak domekan emango duten kontzerturako sarrerarik inork ez du eskatu, baina 688 634 044 zenbakira mezu bat bidaltzen duen azkarrenak eskuratuko ditu. Jaso dogu mezua, eta Maite Rementeria izan denez azkarrena, berarentzako bi sarrerak.
- Travelling Brothers taldearen kontzerturako bi sarreren irabazlea: Lander Azpiazu Garay.
- Amparo Sanchezen kontzerturako bi sarreren irabazlea: Fer Mendez Barandiaran.
Mila esker parte hartu duzuen guztioi. Irabazleek egunean bertan jaso ahalko dituzte sarrerak, lehiatilan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago (17:30etik aurrera). Kontzertuetara joan nahi duten gainerakoek, Iratxo goxodendan edo lehitalitan erosi ahalko dituzte domekako Dama Beltzak emanaldirako sarrerak 5 euroko prezioan. Aurrez esan moduan, zapatuan Gisele Jacksonek emango duen kontzerturako sarrerak agortu egin baitira.
Blues Hotsak jaialdiari buruzko Informazio osoagoa: "Luxuzko" programazioa prestatu dute Blues Hotsak jaialdiaren bigarren edizioan (2020-11-19)