Zapata gorriak behar dituzte Mendaron, indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak gogoratzeko

Barren.eus 2020ko aza. 23a, 16:57

Mendaron, zapata gorriak jarriko dituzte plazan, azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeak gogoratzeko. Zapatak Leire jantzi dendara eramateko eskatu dute, han margotuko dituztelako gorriz.

Zapata gorririk ez dutenek ere parte hartu dezakete ekimen honetan, horretarako edozein koloretako zapatak Leire jantzi dendara eramateko eskatu dute, han margotuko dituztelako gorriz. Asteburuan aritu dira orain arte jasotakoak gorriz margotzen, baina tamalez gehiago beharko dituzte, indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeen kopurua adina. Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, azaroaren 25ean, egingo duten ekitaldian, zapata pareen ondoan, mezu bana idatziko dute, biktima izan diren emakumeen izen banarekin. 19:00etan izango da ekintza. Elina Chauvetek Mexikon 2009an hasitako zapata gorrien artelan kolektiboaren erreplika modukoa izango da.