"Patriarkatu bortitzenaren biktimak gogoratu nahi ditugu gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean, zenbaki hutsetan geldi ez daitezen. Egunean zehar zapaten ondoan mezuak uztera animatzen zaituztegu, argazkia atera eta gurekin partekatzea ere eskertuko genizueke, eskerrik asko komunitate honen parte izatearren", esan dute Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeko kideek.
Bart gauean jarri zituzten herriko enparantzan herritarrek laga eta gorriz margotutako zapata pareak, indarkeria matxista ikusarazteko eta salatzeko. Zapata pareen ondoan, mezu bana idatzi dute, biktima izan diren emakumeen izenekin.
Ludotekako eta Gaztelekuko erabiltzaileek eginiko marrazkiekin erakusketa bat ere ipini dute Mendaroko udaletxeko sarreran.
- ARGAZKI-BILDUMA: Zapata gorriak Mendaron