Batetik, '6.000 metroan ere, oxigenoa euskarari' dokumentalaren (60`) emanaldia, Felipe Uriarte zuzendariak aurkeztuta. Euskal Herriko hainbat tokitako 14 eta 17 urte bitarteko hamabi gazte Nepalen izan ziren 2018an, Euskararen erabilera sustatzeko asmotan, eta goi-mendietako gailurretan ere euskaraz berba egitea posible dela erakusteko. Felipe Uriarte mendigoizaleak gidatu zuen hamabi gazte euskaldunek bederatzi xerpa gazterekin batera Nepalen egin zuten hilabeteko eespedizioa, eta Mikel Fernandezek grabatutako irudiak dokumental batean jaso zituzten gero.
Eta bestetik, Bigarren Euskaraldia Elgoibarren bideoa. Elgoibarko Euskaraldia Taldeak ariketan izena eman duten herritar guztiak gonbidatu nahi ditu amaiera ekitaldira. Herriko Antzokiko edukiera mugatua dago une honetan koronabirusaren eraginez. Hori dela-eta, bertaratzeko interesa dutenek izena eman behar dute aurrez 943 741 626 / 643 499 169 telefonoetara deituta edo www.elgoibarkoizarra.eus edo www.elgoibar.eus webguneen bitartez.