Lurraldeko gazteekin lan egiteko, aurten prestakuntza -eta sentsibilizazio- jarduera bat egin du Aldundiak Gipuzkoako LHko ikastetxeentzat, eta sormen moduan lan egiteko eskatu diete: ekonomia zirkularra edo birziklapena eurek ulertzen duten bezala ordezkatzen duen eskultura bat sortzea.
Mekako automozioko 1AU3 eta karrozeriako 2KA2ko ikasleek "Loretxoa" izeneko eskultura diseinatu eta aurkeztu zuten lehiaketara. Irakasleen proposamena jarraituz diseinatu zutela azaldu dute eta euren asmoa Agenda 2030 egitasmoan ageri diren 17 helburuei indarra ematea zela eta ekonomia zirkularraz hausnartzea. Hala, metalezko lore bat egin zuten gurpil zahar baten gainean.
"Gure loretxoaren petaloak Agenda 2030eko helburuak aldarrikatzen ditu eta oinarriko gurpilak berriz ekonomia zirkularra. Benito Lertxundin loretxoak umetxoari larrartetik askatzeko esaten zion. Gure loretxoak berriz umetxoari zentzuz jokatzeko dio, natura eta gizakiak zaintzeko, danok armonian bizi gaitezen", adierazi dute.
Automozioko irakaslea den AloƱa Lopezek eta eskultura egiten parte hartu duten ikasleetako batek azaldu dute beheko bideoan eskultura egiteko jarraitu duten prozesua.
Parte hartu duten ikastetxe guztiak saritu dituzte 1.500 euroko sariarekin, eta joan den hilaren 27an egin zuten sari banaketa ekitaldia. Hona lehiaketara aurkeztutako eskultura guztiak eta bakoitzaren azalpena -PDF-