Elgoibarko ikastetxeetako aniztasuna jaso eta ezagutaraztea da “Aniztasuna ikasgai” proiektuaren helburu nagusia, eta, bide batez, baita herriko aniztasuna erakustea ere. "Elkarren ezagutza txikia da", eta aniztasun hori bistaratzea nahi dute egitasmoaren sustatzaileek, eleaniztasuna ez ezik, baita aniztasun kulturala eta jatorri aniztasuna ere. Badihardugu elkarteak gauzatu du proiektua, Elgoibarko Udalaren finantzaziorekin eta lankidetzarekin.
Badihardugu elkartekoek Ikastolako eta Herri Eskolako ikasleak, eta haien gurasoak, hainbat jatorritakoak, elkarrizketatu dituzte. "Hala, hainbat hizkuntza eta kultura ezagutzeko aukera izango dugu. Eta euskarak integrazio hizkuntza gisa duen balioa ere nabarmenduko da. Izan ere, guraso asko seme-alaben bitartez gerturatzen dira euskarara. Eskoletan gero eta jatorri gehiagoko ikasleak ditugu, eta batzuetan, ez da erraza izaten aniztasun hori modu positiboan bizitzea eta ikasleei hori sentiaraztea: hizkuntza eta kultura guztiak direla garrantzitsuak, eta euskalduna izatea ez dagoela jatorriarekin lotuta", azaldu dute.
Guztira, sei ikasleri eta lau gurasori eginiko elkarrizketak jaso dituzte momentuz, bederatzi jatorritakoak. Testigantza horiekin bi ikus-entzunezko prestatu ditu Badihardugu elkarteak, ikastetxeetan erabiltzeko eta jasotakoa herrian ezagutarazteko.
• Bideo laburra (2 min)
• Bideo luzea (14 min)
Elkarrizketatuak
GURASOAK
- Adriana Maria Schiau Sibiu (Errumania)
- Emilio Malvaso Calabria (Italia)
- Imane Merini Oujda (Maroko)
- Simone De Sousa Pernambuco, Recife (Brasil)
IKASLEAK
- Axel Bolivia (Bolivia)
- Cristina Guraso txinatarrak
- Estrella Gurasoak Kongoko Errepublika Demokratikokoak
- Hassun El Aaiun (Mendebaldeko Sahara)
- Stefia Gurasoak Kongokoak
- Sadina Puka (Albania)
• Aniztasuna ikastetxeetan lantzeko material pedagogikoa
Era berean, ikasgelan aniztasuna lantzeko material pedagogikoa ere prestatu dute, eta irakasleen esku jarri Ahotsak Ikasgelan webgunean (Badiharduguk jasotako ondarea ikastetxeetara zabaltzeko sortua), aniztasuna lantzeko beste
Elkarrizketatuen biografia laburrak eta bideo-pasarte aukeratuak 101 Ele webgunean jarri dituzte (hiztunaren, hizkuntzaren eta gaiaren arabera sailkatuta), irakasleen eta herritar guztien eskura:
• 101 ele (101L) egitasmoa
Euskal Herrian hitz egiten diren hizkuntzak ezagutarazteko sortu zuen Badiharduguk 101 L proiektua. Donostialdean hitz egiten diren hizkuntzekin eman zioten hasiera, eta pixkanaka beste herri batzuetara zabaltzen doa. Elgoibarko Udalak ere bere ekarpena egin nahi izan du.
Proiektu honekin lortu nahi diren helburuak hauexek dira:
- Helburu nagusia Elgoibarko hizkuntza aniztasuna jasotzea eta ezagutaraztea.
- Eleaniztasuna ez ezik, aniztasun kulturala eta jatorri aniztasuna bistaratzea.
- Elkarren ezagutza bultzatzea: jatorri ezberdineko pertsonak ezagutzea eta ulertzea.
- Herritarren arteko bizikidetza eta integrazioa sustatzea.
- Ikastetxeetan aniztasuna lantzeko materiala sortu eta irakasleen esku jartzea.
- Aniztasuna modu positiboan bizitzea eta ikasleei hori sentiaraztea.
- Kulturartekotasunaren balio positiboei lotutako sentsibilizazioa egitea.