Aurten dena diferentea da eta Elgoibarko Izarrak Udalaren babesarekin antolatzen duen urte amaierako bertso-jaialdia ere ezberdina izango da. Ohiko formatua alde batera laga eta bertso saio literarioa antolatzea pentsatu dute. 'Dendaostetik' izena ipini diote.
Abenduaren 29an izango da, 19:00etan, Herriko Antzokian. Abenduaren 9an jarriko dituzte sarrerak salgai 11 euroan (Elgoibarko Izarrako bazkideek, 10 euro). Interesatuek bi modu dituzte sarrerak erosteko: Elgoibarko Izarraren bulegoan (Aita Agirre 3, 3. solairua), 9:00etatik 15:00etara edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita.