DanobatGroup-ek banatu ditu Euskararen Egunaren harira antolatutako lehiaketetako sariak

Barren.eus 2020ko abe. 14a, 15:03

Danobatgroup kooperatiba taldeak bi lehiaketa antolatu zituen 2020ko euskararen eguna ospatzeko, bata bertako beharginei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa.

'Batzen gaituen esentziak izan dezala presentzia' lemapean antolatu zituen bi lehiaketok Danobatgroup-ek, bata bertako langileei zuzendutakoa eta bestea kooperatibak dituen herrietako gizarteari zabaldutakoa herrietako herri aldizkariekin elkarlanean, tartean BARREN.

Gizartera zabaldutako ekimenean parte hartzeko, euskararen inguruan hausnarketa egin behar zen eta aurten Azkoitiko Jaione Aranguren eta Alegria Dulantziko Irune Lopezek eskuratu dituzte Errigorako saskiak.
Danobatgroupek euskararen erabileran eragiteko "konpromiso irmoa" du, eta egunerokoan euskara erabiltzeaz gain hiztegi teknikoa ere lantzen ari da erabilienak diren hitz teknikoz osatutako hiztegia elikatuz: https://www.danobatgroup.com/eu/

2020 12 11 dabobatgroup euskara eguna lehiaketa saritua 2