Eta zer dago kaxa barruan? bada etxean euskaraz gehiago egin ahal izateko baliabide sorta.
Hona kaxa barruan topatuko dutena zehatz-mehatz:
- Arropak sailkatzeko pegatinak: pegatina horien helburua bikoitza da: alde batetik, umeek arropak aukeratzean autonomia handiagoa izatea, eta bestetik helduei, arropak non dauden identifikatzen laguntzea eta arropak euskaraz nola izendatzen diren erakustea.
- Erraz elikatu esku-orria: jakiak euskaraz nola esaten diren ikasteko, eta erosketa zerrenda osatzeko orduan lagungarri izateko.
- Erosketa zerrenda egiteko imana: imana hozkailuan itsastea, eta elikagaien esku-orria erabilita, umeekin batera, eosketa zerrenda osatzea proposatzen dute.
- Baliabideen zerrenda. Interneteko helbideen zerrenda bat euskarazko filmak, ipuinak, jolasak eta abarrekin euskarak etxean presentzia handiagoa izateko.
Elgoibarko Izarrak Udalarekin lankidetzan sustatzen duen Kiribilduz egitarauaren baitan prestatu dute baliabide-sorta, hizkuntzaren transmisioan eragile izateko lagungarri izan dadin ume txikiak dituzten familietan. Elgoibarren 927 ume daude 0 eta 8 urte bitartekoak eta 642 familiek jasoko dute kaxa etxean, gaurtik aurrera. Ume bakoitzarentzat sorta bana prestatu dute eta gehiago behar izanez gero, Elgoibarko Izarrak Aita Agirre plaza 3, 3. ezkerrean duen bulegoan eskatu daitezke.
Hona kaxa barrukoa irudietan: