Elgoibarko baserrietako bizimodua, ohiturak eta lanak izango da 2022ko egutegirako argazki lehiaketako gaia

Barren.eus 2021ko urt. 19a, 12:22

Elgoibarko Udalak martxan jarri du 2022ko egutegia osatzeko XIV. Argazki lehiaketa. Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatutako lehiaketaren aurtengo gaia Elgoibarko baserrietako bizimodua, ohiturak eta lanak izango da.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, helburua da landa-eremuaren errealitatearen ezagutza sustatzea, baserritarren lanetan eta landa-eremuko bizimodu eta ohituretan arreta berezia jarrita.

Argazkiak aurkezteko azken eguna 2021eko urriaren 7a, eguena, izango da; eta lanak Aita Agirre kulturgunean edo euskara@elgoibar.eus helbide elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.

Elgoibarko Udaleko eta Ongarri argazkilari elkarteko ordezkariek osaturiko epaimahaiak hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako, eta beste argazki bat, egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko da aukeratutako argazki bakoitza. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dituzte kontuan.

Partaide bakoitzak, gehienez ere, sei argazki aurkeztu ahal izango ditu; baina, gehienez ere, pertsona bakoitzeko hiru argazki sarituko dira. Lanak originalak izango dira, eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek, hau da, 16 urtetik gorakoek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Argazkiak etzanak/horizontalak izan beharko dira, eta gutxienez 2 Mb-ko pisua izango dute, eta gehienez ere, 10 Mb-ekoa. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira. Argazkiak Elgoibarren ateratakoak izan beharko dira, eta adierazi egin beharko da zein leku den.

 • Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:

  1. Argazkiak CD batean, itxitako gutun-azalean, eta honako izenburuarekin aurkeztuko dira: “Elgoibarko egutegia 2021” Argazki Lehiaketa. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua, lekua eta data). Helbidea: Aita Agirre kulturgunea (Euskara Saila), Aita Agirre plaza 3, 1. solairua, 20870 Elgoibar.
  2. Emailez, euskara@elgoibar.eus helbidera bidalita. Kasu honetan ere, aurreko datu guztiak azaldu beharko dira. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua izan dela jakinarazteko.

 

∞Lotura duten albisteak: