Azpilgoeta kalean ur mozketak egingo dituzte asteazken goizean

Barren.eus 2021ko urt. 19a, 16:53

Gipuzkoako Urakek jakinarazi duenez, ura moztuko dute bihar (urtarrilak 20) Mendaroko Azpilgoeta kalean.

Ur sarean egin beharreko hobekuntza lan batzuk direla eta moztuko dute ura Azpilgoeta auzoan. Gipuzkoako Urakek jakinarazi duenez, 9:00etatik 13:00etara bitartean moztuko dute ura.

  • Eragina izango du Azpilgoeta kaleko 7, 9, 16, 18, 20, 22 eta 24 atarietan.

Ur mozketarako aurreikusi duten denbora baino lehenago bukatzen badituzte lanak, abisurik eman gabe emango dute berriro ura. Aldiz, luzatzen bada, URAren telefono zenbakira (902 302 222) deituta jaso ahal izango da informazio gehiago.