Eremu gorrian sartuta, bihartik itxita dago ostalaritza Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2021ko urt. 28a, 13:21

Elgoibarrek eremu gorrian jarraitzen du eta bihartik (urtarrilak 29) aurrera tabernak itxiko dituzte. Mendaro ere herri gorrien zerrendan sartu du Jaurlaritzak eta ostalaritza itxiko dute.

Eusko Jaurlaritzak kutsatzeei buruzko informazioa jakinarazi berri du, eta baita eremu gorrian daudelako ostalaritza itxi beharko duten herrien zerrenda ere. Astelehen eta eguenetan ematen dute honen berri. Zerrenda horretan daude Elgoibar zein Mendaro.

Ostalaritza itxita egongo da barikutik Elgoibarren eta Mendaron, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 500 kasuko muga gainditu delako bi herrietan [Hoteletako jantokiak, bezeroentzako ostatuak, gasolindegiak eta zerbitzuguneetako jantokiak dira salbuespena]. Elgoibar martitzenean sartu zen eremu gorrian, eta geroztik, egoerak okerrera egin du. Atzo, beste zortzi koronabirus kasu atzeman zituzten, eta 667,24ko intzidentzia-tasa markatu zuen. Mendaron astelehenean gainditu zuten 500eko langa, eta 851,06ko intzidentzia-tasa markatu zuen martitzen, eguazten eta eguenean, azkeneko bi egunetan kasu positiborik atzeman ez duten arren. Ostalaritzak ixteaz gain, eskola kirola ere bertan behera utzi beharko da eta apustu etxeak itxi.

Elgoibarren ostalaritza sektorean diharduten beharginek ikusten zuten itxiera bazetorrela, eta atzo euren protesta kalera ateratzeaz gainera, Udalbatzarrarrera ere eraman zituzten euren eskaerak

∞Lotura duten albisteak: