Garabi handiak erabili behar izan dituzte egitura metalikoak zein pasabidea bere lekuan jartzeko eta tarte labur batzuetan autoentzako eta oinezkoentzako igarobidea itxi behar izan dute lan horiek egin ahal izateko
Gune horretan zeuden eskailera mekanikoak kendu eta igogailuak eraikitzen ari dira. Udalak guztira 423.066,05 euroko inbertsioa egin du auzotarren mugikortasuna errazteko eta Elgoibar irisgarriagoa egiteko. "Helburua da herriaren irisgarritasuna hobetzea eta inguruko hainbat herritarrek helarazitako eskaerei erantzutea", azaldu dute. Bi igogailuen instalazioarekin batera, ingurua berrurbanizatzeko hainbat lan ere egingo dira, hala nola, hobekuntzak euri-uren saneamenduan eta argiteria sarean. Gainera, led teknologiako bi argi puntu berri ipiniko dituzte.
∞Lotura duten albisteak: