Ikuskizunerako sarrerak online bakarrik salduko dituzte, Kutxabank-en webgunearen bitartez, eta gaur jarriko dituzte salgai, 20:00etan.
Mexikoko erritmo itsaskorrak eta euskal kanta klasikoak ekarriko ditu Puro Relajo taldeak Elgoibarrera.
Nafarroako musika talde bat da, Zangozaldea eskualdeko Oibar udalerrikoa. Nagusiki mexikar musika jo eta gaztelaniaz abesten duten arren, euskaraz ere ab esten dituzte euskal kantak, tartean Xabier Lete eta Mikel Laboaren abestiak.