“Nire amatasunak etengabeko errebisio batera ekarri nau, aldiro deseraiki eta eraikitzen sentitzen naiz, nigan ditudan eta izan nahi nituzkeen ereduen artean borrokan. Eta sarri galduta sentitzen naiz, gainera, emakume eta feminista gisa, eredu faltan bezala”, azaldu du. Teoria feminista eta esperientzia pertsonalak uztartu eta partekatuta, amatasuna ikuspegi feministarekin praktikatzeko gogoz dauden emakumeen talde bat osatzea du helburu, eta euskara izango da komunikazio hizkuntza.
Pandemiak biltzea baimentzen ez duen bitartean, watsapp bidez funtzionatuko luke taldeak. Interesatuek telefono honetara deitu dezakete: 677 89 86 33. Ekimenaren sustatzaileak azaldu du emakume bila ari dela, eta ez dela beharrezkoa ama izatea taldean parte hartzeko.