Azken zazpi egunetan 12 koronabirus kasu atzeman dituzte Mendaron eta gorantz jarraitzen du hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasak: 1229,31koa, gaur gaurkoz.
Elgoibarren sei kasu atzeman zituzten atzo eta 840,55ean dago intzidentzia-tasa, aurreko egunean baino pixka bat baxuagoa.
Debabarrenean 19 kasu atzeman zituzten atzo, aurreko egunean baino zazpi kasu gehiago: 6 Elgoibarren, 5 Eibarren, 3 Mendaron, 3 Ermuan eta 2 Soraluzen.
Atzo 10.874 PCR eta antigeno proba egin zituen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta %4,6k eman zuen emaitza positiboa; 499 kasu atzeman zituzten, alegia. Lurraldeka, 327 kasu berri baieztatu zituzten Bizkaian, 109 Gipuzkoan, 56 Araban eta zazpi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Bestalde, oinarrizko birsorkuntza tasak behera egin du beste behin: 0,79koa izan da azkena.
• 71 heriotza azken astean
Eguaztenero moduan, Covid19-arekin lotuta azken astean hil diren lagunen datuak eman ditu gaur Jaurlaritzak. 71 lagun zendu dira otsailaren 8tik 14ra bitartean. Pandemia hasi zenetik, 4.729 heriotza erregistratu dira Hego Euskal Herrian.
Jaurlaritzak emandako datuen arabera, pandemia hasi zenetik hamar lagun hil dira COVID19arekin Elgoibarren, eta 1,0koa da hilkortasuna. Mendaron lagun bat hil da eta 0,7koa da hilkortasuna.