Mendaroko eta Altzolako hondakin-urak Elgoibarko Apraizko araztegira eraman ahal izateko kolektoreak eraikitzeko proiektuaren idazketa lizitatu du Ura-k

Barren.eus 2021ko ots. 19a, 17:59

Uraren Euskal Agentziak lizitatu berri du Mendaroko eta Altzolako hondakin-urak Elgoibarko Apraizko araztegira bideratzeko beharrezkoak diren kolektoreak eta ponpaketak eraikitzea ahalbidetuko duen eraikuntza-proiektua idaztea.

 127.050 eurokoa da lizitazio-aurrekontua (BEZ barne), eta zortzi hilabeteko epean gauzatu beharko da. Kolektore-sarea eta ponpaketa-puntuak zehaztu nahi dituzte, arroko hondakin-urak biltzeko, Deba ibaian Kilimon errekak gora egiten duen puntutik Apraizko araztegiraino.