Eibarren ere eman izan zituen kontzertuak Itoizek eta haien irudiak bildu nahian ari dira Doxa Produccionesekoak. “Badakigu sortu zenetik taldeak jarraitzaile guari izan ztiuela eta litekeena dela partikularrek bildutako baina argitaratu gabeko materiala edukitzea. Orain arte informazio ugari bildu dugu, baina badakigu oraindik argitara atera ez den materiala egon daitekeela eta material hori lortzea da interesatzen zaiguna, kalitaezkoa izan edo etxekoa izan”, zabaldu dute.
- Laguntza oro eskertuko dutela nabarmendu dute eta e-posta bat utzi dute harremanetarako: archivo@doxaproducciones.com.
Larraitz Zuazok zuzenduko du 'Itoiz udako sesioak' dokumentala, eta fikzio zatiak izango dituela aurreratu dute. Bereziki, taldearen hastapenak eta lehenengo urteak jasotzea da euren helburua. Doxa Producciones ekoiztetxearen asmoa da 2022ko urtearen bukaerarako 90 minutu inguruko iraupena izango duen lana amaituta edukitzea.
Euskal Herriko talderik arrakastatsuenetakoa izan zen Itoiz. 1978tik 1988ra bitartean zazpi disko argitaratu zituzten, eta horietan oroimen kolektiboan itsatsita geratu diren hainbat kantu sortu zituen; “Lau teilatu“, besteak beste. Era berewan, Itoiz taldeko abeslari eta kantuen egilea izan zen Juan Carlos Perez euskal kantagintzaren azken 30 urteetako erreferentzia bat da.
Informazio osoagoa eta abestiak entzuteko: www.badok.eus/euskal-musika/itoiz/